Itxi

Artea

Museoa

Uriartek Urdaibaiko Guggenheimez hitz egin nahi du berriz, Bilbaorekin

"Guggenheim Fundazioarekin erlazioak zabaltzeko funtsezko egitasmoa" dela esan du sailburuak, "Bilbotik hasita, euskal lurralde osoarekin" lotzeko.

  • David Hockney, Bilboko Guggenheimeko erakusketan. Argazkia: EITB

    David Hockney, Bilboko Guggenheimeko erakusketan. Argazkia: EITB

Cristina Uriarte  kultura sailburuak esan duenez, Eusko Jaurlaritzak Bizkaiko Foru Aldundiarekin Urdaibaiko Guggenheimi buruzko egitasmoari buruz hitz egingo du berriz, "interesez eta arretaz". Vicente Reyes sozialistak Legebiltzarrean egindako galdera bati erantzunez, museoa eskualde horretan kokatzeko "bideragarritasuna eta aukera" aztertuko duela esan du sailburuak.

"Guggenheim Fundazioarekin erlazioak zabaltzeko funtsezko egitasmoa" dela esan du sailburuak, "Bilbotik hasita, euskal lurralde osoarekin" lotzeko. "Funtsezko egitasmoa den aldetik, bideragarritasunaren analisi sakona behar du", azaldu du sailburuak, duela gutxi honakoa esan duen arren: "ez da inbertsio handiak egiteko momentua, pertsonen momentua da" eta "egitasmo estrategikoak egingo diren arren, ez dira epe motzean egingo".

Museoa Guggenheimera eramatea Bizkaiko Foru aldundiak aurreko legegintzaldian planteatu zuen, eta Patxi Lopezek zuzentzen zuen aurreko Jaurlaritzak atzera bota zuen. Halere, Jose Luis Bilbao ahaldun nagusiak (EAJ) ez du ideia utzi eta horrela jakinarazi zion Iñigo Urkullu lehendariari. "Eskualdearen, Bizkaiaren eta Euskadiren aldeko egitasmoa da", esan du. horregatik, operazioa "berreskuratzeko" apostua egin zuen, baina "erritmoak gaur egungo egoerara moldatu" behar direla aitortu du.