Artea
Dantza
Dantza, hitza eta isiltasuna komunikazioaren inguruan
Mikel Laboaren "Komunikazio-inkomunikazioa" lana oinarri hartuta, definitzen zaila den ikuskizuna sortu dute Mireia Gabilondok eta Jon Maiak. Ostiralean estreinatuko dute Arriagan.
Mikel Laboaren "Komunikazio-inkomunikazioa" lana oinarri hartuta, definitzen zaila den ikuskizuna sortu dute Mireia Gabilondok eta Jon Maiak. Dantza tradizionala eta abangoardiakoa nahastu dituzte, antzerkia, baita umorea ere.
Bilboko Arriaga Antzokiak, Kukai dantza taldearekin eta Tanttaka antzerki konpainiarekin elkarlanean ekoiztutako "Komunikazioa-inkomunikazioa" izeneko ikuskizuna estreinatuko du martxoaren 1ean. Mireia Gabilondok zuzendutako ikuskizuna da eta Jon Mayaren koreografia dauka.
Arriaga Antzokiaren laugarren dantza ekoizpena da "Komunikazioa-inkomunikazioa" izenekoa. 2009an estreinatu zuen "Pobres bestias" izeneko lehenbiziko dantza ikuskizuna eta ondoren etorri dira, "Burnia" eta Igor Yebraren "El cascanueces". Mireia Gabilondok zuzendutako ikuskizun berri hau, Mikel Laboaren komunikazio-inkomunikazio lanean oinarritutakoa da. Pertsonen arteko harremanak, dantzaren, musikaren eta antzerkiaren bitartez adieraziko dira ikuskizunean. Mireia Gabilondo.
Jon Maya izan da koreografoa eta Israel Galván eta Kepa Artetxeren lankidetza izan du. Ikuskizunean guztira, bederatzi dantzari eta aktorek parte hartuko dute. Aitor Beltran eta Miren Gaztañaga aktoreak eta Eneko Gil, Helena Golab, Ibon Huarte, Alain Maya, Urko Mitxelena, Iñaki Telleria eta Nerea Vesga dantzariak, hain zuzen ere.
"Komunikazio-inkomunikazio" ikuskizuna martxoaren 1ean, 20:00etan estreinatuko da Arriaga Antzokian. Ondoren, martxoaren 2an ere emanaldia eskainiko da ordu berean