Itxi

Artea

Erakusketa

Amable Arias ezezagunena, Koldo Mitxelenan

Aurrez ere egin izan dira Amable Ariasen erakusketak Donostian, baina oraingoan artistaren alderdi intimoa eta ezezaguna erakusten du.

1:11

Koldo Mitxelena kulturuneak Amabla Ariasen "Kaosari eta zoriari forma" erakusketa aurkeztu du. Aurrez ere egin izan dira Amable Ariasen erakusketak Donostian, baina oraingoan artistaren alderdi intimoa eta ezezaguna erakusten du.

Tinta japoniarrak, poema bisualak, marrazkiak, poesia sonoroa, etab. Amable Ariasen azken 20 urteetako ibilbidea erakusketen duten lanak dira. Ikerne Badiolak azaldu duenez, 150 pieza eta horietako asko lehengo aldiz daude ikusgai.

Erakusketa Koldo Mitxelena liburutegiaren luzapen bat balitz bezala antolatu da. Erdigunean Amable Ariasen liburutegi partikularreko 429 liburu, katalogo eta aldizkari daude eta hauen barruan   artistaren ia 2.500 marrazki, ohar eta olerki ikus litezke.

Lanek Amableren pentsamentua eta garai hartako gizarte, politika eta kulturaren egoeraren aurrean, hartu zuen jarrera erakusten dute. Amable Arias León-en sortu zen 1927an eta 1942tik aurrera  Donostian bizi izan zen. "Gaur" taldea sortu zuen Chillida, Oteiza eta beste hainbat artistekin batera eta 1984an hil zen 56 urterekin.

Ekainaren 8rarte zabalik egongo den erakusketa osatzeko bi mahai inguru, sorkuntza tailerrak eta bisita gidatuak antolatu dira Koldo Mitxelena Kulturunean.