Itxi

Artea

Antzezpena

Zestoako Lili Jauregia ikusteko modu paregabea

Zestoako XV. mendeko jauregia antzezpen baten bidez erakutsiko dute, Andre Madalen bertako gelak eta txokoetan bizi baitzen.

1:24

Duela gutxi berritu zuten Zestoako jauregia, modu berezian bisitatu ahalko da aurrerantzean. Modu berezian, antzezpen baten bidez erakutsiko dituelako jauregiko gelak eta txokoak jauregian bizi izan zen lilitarren leinuko azkenak, Andre Madelenek.

Lili Jauregia Zestoako historiaren gune garrantzitsuenetako bat da. XV. mendekoa da eta bertan bizi izan ziren Lilitarren leinuko azkena Andre Madalen izan zen.

Andre Madalen edota Magadalena Amilibia Elkartea emakume aberats eta boteretsuaren papera Zestoako eta Azpeitiko lau emakumek antzeztuko dute bisita gidatuetan.

Andre Madalenek 1680an utzi zuen Lili Jauregia Zestoako erdigunean dagoen Portaleko jauregira joateko, arrazoiak argi ez badaude ere. Gaurko irekiera ekitaldian Azpeitiko eta Aizarnazabalko alkateak, foru aldundiko kultura saileko ordezkariak eta nola ez Zestoako alkatea izan dira.

Hiru menderen ondoren, Andre Madalen Lili jauregian ikusi nahi dutenek aukera paregabea izango dute aurrerantzean. Hori bai erreserba egitea komeni da.