Itxi

Artea

Ikuskizuna

Txotxongiloek ere tokia dute dFerian

'Manoviva' ikuskizuna Italiatik dator eta eskuen mugimenduarekin eta hitzik gabe publikoa hunkitzea lortzen duten istorioak kontatzen ditu.

1:23

Donostiako dFeria azokan, ikuskizun berriez gain, urteetako arrakastaren aparretan dabiltzan lanak ere aurkezten dira. "Manoviva" Lugaritzen aurkeztu dute.

Italiatik etorri da eta eskuen mugimenduarekin eta hitzik gabe publikoa hunkitzea lortzen duten istorioak kontatzen ditu.

Manina eta Manona bost hatzezko txotxongilo ibiltariak dira. Zuzeneko musikak lagunduko die hitzik gabeko ikuskizun osoan.

Lehen partean zirkoko akrobazien erakustaldia egiten dute, batipat txotxongilo-eskuen ahalmen teknikoak erakusteko. Esku-txotxongiloak Marcok eta bere emazte Federicak eginak dira latexarekin. 30 urte daramatzate tankera hontako ikuskizunak egiten euren seme-alabekin batera.

"Manovivare" ikuskizuna Europan eta Taiwan, India eta Brasilen erakutsi dute. Bertako hizkuntzak ikasi beharrik gabe. Ikuskizunaren bigarren partean sentsibilitate handiko eta zer prentsa ematen duten istorio txikiak kontatzen dituzte.