Itxi

Artea

Programazioa

Arte feministak protagonismo berezia izango du Artelekun

Artelekuk esperimentazioa, interakzioa, parte hartzea eta diziplina arteko harremanak sustatzen jarraituko du 2013ko programa berrian.

  • Argazkilaritza tailerra Artelekun. Argazkia: EITB

    Argazkilaritza tailerra Artelekun. Argazkia: EITB

Gipuzkoako Foru Aldundiak, 2013an, Artelekun garatuko den programa eta bertako webgune berria aurkeztu ditu. Artelekuk esperimentazioa, interakzioa, parte hartzea eta diziplina arteko harremanak sustatzen jarraituko du programa berrian, orain arteko egoitzan gauzatuko da hau, eta urte berriarekin batera egingo da leku aldaketa.

Artelekuk arte garaikidearen inguruan sorkuntza eta hausnarketa bultzatzea du helburu eta ildo asko jorratu ditu urtetan zehar honen eginahalean, diputazioarentzat ezinbestekoa da kulturaren arlo hau sustatzen jarraitzea.

Programak, ezagunak zaizkigun sei hildo nagusi izango ditu: Laborategiak, feminismoak, grafika tailerrak, argazkilaritza, kolaborazioak eta mediateka. 30 proiektu, tailer, hitzaldi eta jarduera baino gehiago antolatuko dira. Audiolab, Mugatxoan, Irudia Mugimenduan eta Arte eta Teknologia laborategiek jarraipena izango dute eta protagonismo berezia izango dute Mediatekak eta arte feministak.

Bestalde, Artelekuk hainbat artsita eta kolektiboekin lankidetzan jarraituko du, besteak beste, ekainean, Marrazkiak eta Moda ikastaroa egingo da Gabriela Muñagorriren gidaritzapean, edota Galtzagorri Elkartearekin Marraz(K)ioak tailerraren bosgarren edizioa ospatuko da irailean, Harkaitz Cano eta Ignaci Blanch gonbidatuekin. Aipagarria da ere Marginalia proiektua, Aimar Arriolak burutuko duena Pepe Espalíu artistaren liburutegia oinarri hartuta.

Webgune berria ere aurkeztu du Artelekuk, etxean garatu dute software librearekin eta edozein despositibotara (ordenagailua, tableta, smartphonea...) egokitutako nabigazio bidea eskaintzen du.

Artelekuk, 153.000 euroko aurrekontua izango du 2013ko programa aurrera ateratzeko.