Itxi

Artea

Erakusketa

Bizkaiko dantza eta dantzarien ondarea errebindikatzen

Bilboko Euskal Museoan egiten ari diren erakusketan, Iñaki Irigoien ikerlaria omenduko dute.

1:16

Bizkaiko dantza eta dantzarien mundua aztertzen du Bizkaiko Dantzarien Biltzarrak Bilboko Euskal Museoan. Erakusketaren osagarri legez, Bilboko Plaza Barrian Bizkaiko dantzak zuzenean ikusi ahal izango dira apiriletik ekainera bitartean.

Bizkaiko dantza eta dantzarien ondarea errebindikatzen du erakusketak. Jolas eta olgetarako ohiturak aldatu arren, dantza tradizionalak bizirik irauten baitu egun ere. Erakusketak, bi gelatan, batetik erromeria bezalako herri dantzak, eta bestetik kaxarranka edo ezpata-dantza moduko erritu dantzak aurkezten dizkigu.

Bizkaiko dantzarien biltzarrekoen iritziz azken aldian plazetan dantzatzen elkartzeko ohiturak jende asko berreskuratu ditu dantzarako. Irudi, jantzi eta grabazio eta azalpenez hornituta dago erakusketa, baina apiriletik ekainera, Bilboko Plaza Berriak Bizkaiko dantzak eskainiko dituzte hemengo dantza taldeek.

Dantzarien Biltzarrak berriz, Iñaki Irigoien ikerlaria omenduko du. Hain zuen, Euskal Herri osoko dantzen ikerketa, bilketa eta zabalkundean egin duen bizi osoko ekarpenagatik.