Artea
Akordioa
10 artelan berritzeko akordioa Iberdrolak eta Arte Ederren Museoak
Iberdrolak 75.500 euro bideratuko ditu aurten museoaren bildumako lau margolan eta paperean egindako sei artelan kontserbatu eta zaharberritzeko.
-
Bisitari bat Bilboko Arte Ederren museoan. Argazkia: EFE
Bilboko Arte Ederren Museoak eta Iberdrolak berritu egin dute euren arteko lankidetza hitzarmena. Horrela, aurten, museoaren bildumako artelanak kontserbatu eta zaharberritzeko ahalegin berezia egingo dute.
Iberdrolak 75.500 euro bideratuko ditu aurten museoaren bildumako lau margolan eta paperean egindako sei artelan kontserbatu eta zaharberritzeko. Beharrizan bereziak dituzten pertsonei zuzenduriko hezkuntza programak babesten ere jarraituko du baina batik bat zaharberritzean jarriko da indarra.
Nicolas Solanaren "Igokundea" eta "Noli me Tangere" kuadroak, XV. mende hasierakoak, Aurelio Artetaren "Ataria", 1905ekoa, Balerdiren "Kardinala I" eta Joan Gonzalezen 6 marrazki dira zaharberrituko direnak. Museoko zaharberritze taldeak hartuko du bere gain lana. Guztira, lau profesionalek osatzen dute ospe handiko talde hau.
Bi profesional aintzinako artean adituak dira, hirugarrena paperean aditua eta azkena, arte garaikidean iaioa. 2014 urteari begira, Iberdrolak aurreratu du jada, hitzarmena sinatuko duela museoarekin, azken honek arte ederren ikerkuntza beketan parte har dezan. Zaharberritze tekniken ikerkuntza bultzatzen duten bekak dira bultzatuko direnak.