Itxi

Artea

Saria

Edurne Aginaga, Sony World Photography sarietan hirugarren

Euskal argazkilariari hirugarren saria eman diote. argazkilaritza kontzeptual onenaren sailean. Munduko sari garrantzitsuenetariko bat da.

  • Edurne Aginaga, argazkilaria

    Edurne Aginaga, argazkilaria

Edurne Aginaga euskal argazkilariak hirugarren saria eskuratu du Sony World Photography Awardsetan. Munduko argazkilari onenak saritzen dituzte, eta Aginaga "argazkilaritza kontzeptual onenaren" sailean gelditu da hirugarren, Roman Pyatkovka ukrainarraren eta Florian Ruiz frantziarraren atzetik. "Lie Down" perspektiben jolasari esker eskuratu du saria.

"Otsailean hasi nintzen proiektuarekin; egiten ari naizen ikastarorako azken lanaren zati bat da", adierazi du argazkilariak. 31 urte ditu, eta Londresen bizi da duela zortzi urtetik. Kritika onak jaso zituen argazki-erakusketa batea,  eta horrek lagunduta aurkeztu zuen bere lana Sony sarietara. Bere burua nazioarteko sariketa batean aurkeztu duen lehen aldia da.

Sony World Photography Awardsen aurtengo edizioak (munduko sariketa garrantzitsuenetarikoa da) "2012ko argazkilari garaikide onenak" bildu ditu. 170 herrialdetako artistek hartu dute parte.

Sony sarietan 25 sail daude, eta irabazleen lanak Londresko Somerset Housen erakutsiko dituzte, apirilaren 26tik maiatzaren 12ra arte.