Artea
Arte eszenikoak
Leioako Umore Azoka, herriko txoko guztietara
Maiatzaren 16tik 19ra egingo dute Leioako Umore Azokaren 14. edizioa. Guztira, bertako eta nazioarteko 53 konpainia hurbiltduko dira Bizkaiko udalerrira.
Leioako Umore Azoka ate joka dator. Maiatzaren 16tik 19ra bitartean egingo dute eta Leioako kaleko artisten azokak 14. edizioa egingo du. Guztira, bertako eta nazioarteko 53 konpainia hurbilduko dira Leioara.
300 konpainia baino gehiagok parte hartu nahi izan dute Leioako Umoren Azokaren 14. edizioan. Guzti horietatik ordea, 53 aukeratu ditu epaimahaiak. Orotara, 54 ikuskizun ezberdin eskainiko dituzte lau egunetan zehar, horietako asko estreinaldiak izango dira gainera.
Aurten, ohiko guneei beste zenbait gehituko zaizkie. Horrela, 13 gune eta 28 espazio eszeniko erabiliko dira antzezlanak eskaintzeko. Elexalde Errota, skateparka eta Pinosolo Parkea dira estreinekoz umore azokaren agertoki bihurtuko diren Leioako guneak.
2013ko Umore Azkokak bi sari banatuko ditu, "Kale ikuskizun onenaren" eta "Euskadin egindako kale ikuskizun onenaren" sariak, hain zuzen ere. Beharrezkoa izango da ikuskizun saritua 2012ko maiatzaren 31a ondoren estreinatua izatea.
Ikuskizunez gain, bestelako jarduerak ere jasoko ditu umore azokak. Corrado Masacciren "Igelak" erakusketa, argazki-rallya, Estatuko Arte Eszenikoen Azoken Koordinakundearen mugikortasun zirkuitua, profesionalen arteko speed meeting-ak edo ta Euskal Herriko dantza eskola profesionalen elkartearen topaketa, besteak beste.