Itxi

Artea

Opera

XVIII. mendeko giroa, kabaretera ekarria

'Il mondo della luna' opera ekarri du Arriaga antzokiak, denboraldi honetan aurkeztuko duen opera bakarra.

2:02

Arriaga Antzokiak denboraldi honetan eskainiko duen opera bakarra aurkeztu du, Franz Joseph Haydenen "Il mondo della luna": Ilargiaren munduaren bertsio berri bat estreinatuko du ostegunean, kabaretaren mundura eramango gaituen opera.

XVIII. mendean bezala, ilargiaren mundura eramaten gaitu Haydenen operaren bertsio berri honek. Baina ordutik asko aldatu da ilargia ere, oraingo artisten janzkera eta dantzek eta agertokiak ez dute zerikusirik.

Istorioa ez da aldatu: Carlos Chausson solistak antzezten duen aita aberats batek ez du nahi bere bi alabak dirurik ez duten bizizale batzuekin ezkontzea.

XVIII. mendean idatzitako kantuei dagokienez, ondo egokitu dira kabaretaren girora.

Vienako gorteko musikak dantzan baitu inspirazio iturri, Jesus Lopez Cobos musikari zuzendariak azaldu duenez. "Il mondo della Luna" lanaren bertsio gaurkotua ostegunean estreinatuko dute Arriaga Antzokian eta larunbatean ere izango da ikusgai.