Itxi

Artea

Antzerkia

La Cubana Iruñeko, Bilboko eta Donostiako jaietan izango da

'Campanadas de boda' urtebetez izan da Bartzelonan, 250.000 ikuslerekin. Orain, Iruñeko Gayarren, Donostiako Victoria Eugenian eta Bilboko Arriagan izango da.

1:19

Bartzelonan urtebetez ikaragarrizko arrakasta lortu ostean, La Cubana antzerki taldeak Iruñera, Donostiara eta Bilbora ekarriko du bere azken lana. "Campanadas de boda", komedia umoretsua sanferminetan, eta Donostiako eta Bilboko Aste nagusietan izango da.

Elizatik zein zibiletik ezkondu, erabaki horrek gure artean sortzen dituen gertaera bitxiak eraman dituzte taula gainera "La cubana" taldekoek.

Azken batean, azaldu dutenez, eguneroko bizitzan egiten dugun antzerkiaren antzerkia da.

Ekain amaieran eta sanferminetan Iruñeko Gayarren izango dira. Gero, Donostiako Aste Nagusian izango dira, Victoria Eugenian, eta abuztuaren 15etik aurrera, Bilboko Arriaga antzokian, bertako Aste Nagusiarekin bat eginez.