Itxi

Artea

'3, 2, 1'

Arte eszenikoak marmoka baten barruan

'3, 2, 1' 13 ikuskizun hartuko ditu maiatzaren 31ra arte Bilboko Alhóndigan. Performancea, dantza eta antzerkia izango da ikusgai.

Abiatu da Bilboko Alhondigan "3,2,1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketa". Maiatzaren 31ra bitarte, 13 sormen proiektu ezberdin aurkeztuko dira Alhondegiko espazio ezberdinetan. Performancea, dantza eta antzerkia bezalako arte disziplina ezberdinak landuz, ez-ohiko proposamenak aurkeztuko dituzte bertako eta kanpoko artistek.

Sortzaile ezagun eta ez hain ezagunen proposamen artistikoak ezagutzeko aukera eskainiko du "3,2,1 Forma Eszeniko Berrien Nazioarteko Topaketak". Sortzaile bakoitzak bere proposamena Alhondigako eraikinaren espazio eta formetara egokitu du. Horrela, talde ikuskizunak, aurkezpen artistikoak, ahots inprobisazioak, irakurketa dantzatuak edota arkitektura suntsikorrak ikusi ahal izango dira.

Sonia Gomezen "Konposizio Animatua" deitzon performanceak eta Idoia Zabaletaren "Per Fora" ekintza eszenikoak abiatu dute jaialdia. Ondorengo egunetan artista euskaldunen eta nazioartekoen proposamenak nagusituko dira. Oskar Gomez eta Espe Lopezek "Alakran" izeneko tailer psikodramatikoa prestatu dute, zortzi euskal artistekin batera.

Sarrerak Alhondigako webgunean eta infopuntuan daude eskuragarri. Lau deskontu bonu ezberdin eskuratzeko aukera ere badago. Gainera, doako hainbat ikuskizun izango dira.