Itxi

Artea

'Porfolio'

'El Sol'i agurra

Bizkaiko publizitate agentzien sormen kanpainen erakusketa batekin egin diote harrera El Soli. Jaialdia ostegunetik aurrera egingo dute Bilbon.

1:00

El Sol publizitate komunikazioaren jaialdi iberoamerikarra ate joka dabil. Ostegunean, maiatzaren 30ean emango zaio hasiera Bilbon 28. edizioari. Jaialdiaren atariko, "Portfolio" izeneko erakusketa antolatu dute. Zabalguneko eraikinean dago ikusgai.

Bilbok publizitatearen benetako aste bat biziko du astelehen honetatik aurrera, El Sol Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarraren bigarren edizioa hirira iritsi baita. Hori aprobetxatuz, Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteak herritarrei eta jarduera horrekin lotutako profesionalei bere sormen gaitasuna erakutsi nahi izan die erakusketa baten bidez.

Horrela, Bizkaiko Publizitate Agentzien Elkarteak, Bilboko Udalarekin lankidetzan, sektoreko 14 enpresa bizkaitarrek egindako lan onenen erakusketa publiko bat antolatu du Zabalgune eraikinean, gaur hasi eta datorren ekainaren 4ra arte. "Portfolio" izenburuko erakusketan, publizitate lan erakargarriak eta harrigarriak bildu dira, Bizkaiko profesionalen lana islatzekko helburuarekin. Balio estetikoa izateaz gain, azaldutako lan guztiek betetzen dute publizitatearen azken helburua: "iragartzen den produktuak edo zerbitzuak oihartzuna izatea eta agindu duen erakundeak espero duenari erantzutea".

El Sol Publizitate Komunikazioaren Jaialdi Iberoamerikarraren 28. edizioa ostegunetik larunbatera bitartean egingo da, eta sormen zuzendari, publizista, agentzien zuzendari eta publizitategilerik garrantzitsuenak erakarriko ditu Bilbora, Espainiatik, Argentinatik, Mexikotik, Brasiletik, Kolonbiatik eta beste hainbat herrialdetatik.

Azkenik, igandean, ekainaren 2an, eguerdiko 12:00etan, AlhondigaBilbaon jaialdiaren ate irekien jardunaldi bat egingo da, eta bertan, lehiaketaren aurtengo edizioko telebistaren eta zinemaren sarien proiekzioaz gozatu ahalko da, bai eta El Sol Jaialdiaren Bobina Historikoaz ere.