Itxi

Artea

Proiektua

San Telmoko Serten mihisearen zaharberritzea, guztion eskura

"Serten anatomia" du izena proiektuak, eta iraungo dituen sei hilabeteetarako bisita gidatuak antolatu dituzte ekainaren erditik aurrera.

1:13
Lienzo de Sert en San Telmo

Donostiako San Telmo Museoko elizan dauden Josep Maria Serten mihiseak kontserbatzeko eta zaharberritzeko proiektua aurkeztu da elizan bertan. "Serten anatomia" du izena proiektuak, eta iraungo dituen sei hilabeteetarako bisita gidatuak antolatu dituzte ekainaren erditik aurrera.

Serten mihiseak San Telmo Museoaren altxor nagusietako bat dira. Parisen egin zituen Josep Maria Sertek, eta duela ia 80 urte jarri ziren San Telmon.

Guztira 784 metro karratuko azalera margotu eta jarri zituen hemen Sertek. Hamaika mihisetan Gipuzkoako historia kontatzen da. Nazioartean hots haundia izan zuen gertaera izan zen hura. Baina kontserbazio arazoak hasieratik sortu ziren maruflex izeneko teknika erabili zen eta.

Hormetatik hezetasunak bere bidea egiten du barrura eta itsatsita dauden mihisetara.

Orain hasi den proiektua analisi-prozesu oso bat da, hezetasunaren kalteak osatu eta aurrerantzekoak ekiditeko.

Zaharberritze prozesu guzti hori Ekainaren 15etik aurrera edonork ikusi ahal izango du, Urrira bitarte aldamioetara igota antolatuko diren bisita gidatuetan.