Publizitatea
Itxi

2013/05/29

16:42

Artea

Jaialdia

Sortzaile berrien ausardia, Bilbon

Ekainaren 5etik 8ra, 20 antzezlanetik gora aurkeztuko ditu Antzerkialdiak. Horien artean, lehiaketara doazen 11 lan eta erakusketa ataleko antzezlan bereziak.

  • ACT Festival 2013. Argazkia: EITB

    ACT Festival 2013. Argazkia: EITB

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

Nazioarteko Sortzaile Berrien Antzerkialdia hamargarren ediziora iritsi da. Ekainaren 5etik 8ra bitartean, 20 antzezlanetik gora aurkeztuko ditu, horien artean, lehiaketara doazen 11 lan eta erakusketa ataleko antzezlan bereziak.

Herrialde ezberdinetako ordezkariak izango dira Antzerkialdiaren hamargarren edizio honetan: Italia, Erresuma Batua, Suitza, Belgika, Portugal eta noski, Euskal Herrikoak ere. Sortzaile gazteak guztiak, gero eta proposamen ausartagoak dituztenak. Ekainaren 5etik 8ra bitarte, 20 antzezlan baino gehiago aurkeztuko dira Bilbo eta Barakaldon eta horietatik 11 lehiaketara aurkeztuko dira.

Lehiaketaren irabazleak 2.000 euroko dirusaria eta Bizkaiko Antzerki Ikastegiak Bilbon duen egoitzan hilabeteko egonaldi artistikoa egiteko laguntza jasoko du. Gainera, datorren urteko jaialdian lan berria aurkezteko aukera ere izango du.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena