Artea
Argazkilaritza
Ametsak argazki bihurtuko ditu Getxophotok
Ostegunetik irailaren 29ra, hilabetez, argazkilaritzak Getxo hartuko du. "Ametsak" dira aurtengo gaia eta 15 artisten lanak izango dira ikusgai.
Getxophoto argazki jaialdia hasteko oso gutxi falta da, baina dagoeneko herria argazkiz jantzita dago. Aurtengo zazpigarren edizioa da eta gizakiok ditugun ametsak oinarri fisikoetan islatzea du helburu aurten. Nazioarteko 15 artistaren lanak biltzen ditu erakusketak.
Hegan dauden eraikinak dakartza Laurent Chehere artistak. Berak berritu beharreko eraikinekin egiten du amets.
Surrealismo puntutik eguneroko desioetara. Zeinek ez du gorputz perfektu bat izateko ametsa egin. Hauek Berlusconiren telebistak sortutako emakume ereduak dira. Urrutiko herrialdeak ezagutzeko nahia ere ametsetara iristen da askotan.
Getxophoto erakusketak, azken batean, gizakion ametsak islatzen ditu oinarri fisikoetan, era askotariko ametsak.
Ereagako pasealekuan, etorkizunera begirako irudiak, errealitatea eta fikzioa baturik, robotak. Getxophoton, ordea, argazkiez gain, tailerrak eta ekintzak izango dira argazkilaritzaz gozatzeko.