Itxi

Artea

Krisia

Balenciaga Museoa, ixteko arriskuan

Bisitari kopurua gutxitu ez den arren, erakundeen diru-laguntzen murrizketak direla eta, Museoak ez du eragiten dituen gastuei aurre egiteko gaitasunik.

1:25

Balenciaga Museoak arazo ekonomikoak ditu, Getariako zentroaren arduradunek adierazi dutenaren arabera. Bi urte dira Cristobal Balenciaga Museoa zabaldu zutela, eta diseinatzaileari eskainitako zentroak ezin die gastuei aurre egin. Hori dela eta, irailaren 26an Kultura Ministerioak, Sailak, Foru Aldundiak eta Udalak bilera egingo dute museoaren etorkizuna erabakitzeko.

Zentroak ez du bisitari kopurua gutxitu, 2012an 68.000 izan zituen eta uda honetan egunean 200 bisitari inguru izatea lortu du. Hala ere, erakundeen diru-laguntzen murrizketek Museoak eragiten dituen gastuak ordaintzeko gaitasunik ez izatea eragin dute. Gipuzkoako Aldundiak, Eusko Jaurlaritzak eta Espainiako Gobernuak ematen zizkioten diru-laguntzak % 15 eta 45 bitartean murriztu dituzte.

Hori dela eta, Eusko Jaurlaritzak bideragarritasun-txosten bat eskatu dio Museoaren zuzendaritzari. Hala eta guztiz ere, Exekutiboak eta Aldundiak Balenciaga proiektuak aurrera egitearen alde egingo dutela esan dute. "Aztertu beharreko gauzetako bat gastuen murrizketa da. Zuzendaritzari aukera guztiak aztertzeko eskatu diogu", adierazi du Joxean Muñoz Kultura sailburuordeak, ETBn. "Museoak biltzen duen Balenciagaren obra eta bilduma eta diseinatzaileak gure herrian eta nazioartean duen irudia ere oso garrantzitsuak dira", gaineratu du.