Itxi

Artea

Proposamen berria

Bilboko Argazkigintza Garaikidearen Zentroa inauguratu dute

Erredakzioa

Zabalgunea eraikineko zentro berria Ricky Davilak zuzenduko du, eta profesionalen eta zaleen eztabaidarako plataforma bilakatzeko helburuarekin sortu dute.

  • Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentron dagoen erakusketa. Argazkia: EiTB

    Bilboko Argazkigintza Garaikideko Zentron dagoen erakusketa. Argazkia: EiTB

Ernesto Valverde Athleticeko entrenatzailearen eta Bilboko beste hainbat argazkilari ospetsuren argazkiekin osatutako erakusketa batek irekiko du Bilboko Argazkigintza Garaikidearen Zentroa.

Zentroak eskainiko duen lehen proposamen publikoa "Flores en el asfalto" izeneko erakusketa da. Bilboko Udalaren helburua Argazkigintza Zentroa nazioarteko erreferente izatea da.

Zabalgunea eraikineko zentro berria Ricky Davilak zuzenduko du, eta profesionalen eta zaleen eztabaidarako plataforma bilakatzeko helburuarekin sortu dute.

Argazkigintza Zentro berriak erakusketa areto bat eta eskola bat ditu; urte hasieratik ikastaroak ematen dira bertan. Gainera, hiru hilean behin, bertoko, Estatuko eta nazioarteko artistek egindako lanak biltzen dituen aldizkari bat argitaratuko du.

Davilak azaldu duenez, zentroak profesionalak eta argazkizaleak biltzeko helburua ere du zentro berriak.

Zentroa inauguratzeko erakusketan, Valverderen obrez gain Alberto Garcia Alix, Aitor Ortiz, Carlos Canovas eta Vicente Paredes argazkilarienak ere bildu dituzte.