Itxi

Artea

'Marrazioak'

Ilustratzaileen sortzeko teknikak arakatzen

Ignasi Blanch irudigileen maisua ikastaro trinkoa eskaintzen ari da Artelekun, 'Marrazioak' izenburupean.

1:20

Ilustratzaileen topaketak egiten ari dira Artelekun. "Marrazioak" jarri diete izena eta bi zuzendari daude: Harkaitz Cano idazlea eta Ignasi Blanch marrazkigile kataluniarra. Aurtengo gaia zabala bezain inspiratzailea da: bazterketa. Album mutuak sortzeko tailerra da.

Ignasi Banch ilustratzaile eta irudigileen maisuak maleta gorria dakar ikastaro trinkora. Beti darama aldean. Barruan, adibideak, nazioarteko album mutuak, ilustrazio hutsez istorio bat kontatzeko gaitasuna duten horiek.

Goizero bezala iratzargailu ariketa jarri die, zerk eragiten duen nazka edo higuina. Horri buruz ilustratu behar izan dute.

Sortzeko teknikak ikasi eta arakatuko dira tailerrean, etxean izaten den sormen bakardadea utzi eta elkarlanean, bazterketa sozialaren gaia abiapuntu hartuta. Bakoitzak alde batetik heldu dio, modu poetikoan edo grafikoan.

Tailerrean parte hartzen duen ilustratzaile bakoitzak bere album mutua sortuko du, 14 orrialde bikoitz; argitaratzea, hori beste kontu bat da.