Itxi

Artea

Dantza

Euskal Herriko dantza txapelketa, larunbatean zuzenean

Dantza ikuskizuna zuzen-zuzenean izango duzue ikusgai eitb.com-en, eta, 22:00etatik aurrera, ETB1en.

  • Euskal Herriko Dantza Txapelketa 2013, aurkezpena. Argazkia: EITB

    Euskal Herriko Dantza Txapelketa 2013, aurkezpena. Argazkia: EITB

Euskal Herriko Dantza Txapelketa jokatuko da datorren larunbatean, 18:00etan, ohi legez, Seguran.

37. edizioa du aurten txapelketak. Bederatzi bikotek hartuko dute parte. Zortzi bikote Gipuzkoakoak dira, eta bizkaitarra bederatzigarrena. 11 bikotek eman zuten izena Segurako dantza txapelketa ezagunean parte hartzeko, baina, lesioak medio, bederatzi izango dira Nestor Basterretxearen eskultura eta gainerako sarien bila. Horretarako, bikote bakoitzak, ohi denez, fandangoa txistuz eta arin-arina trikitiaz dantzatu beharko du.

Dantza ikuskizuna zuzen-zuzenean izango duzue ikusgai eitb.com-en, eta gaueko hamarretatik aurrera, ETB1en.

Emankizun horren ostean, gainera, Segurako dantza txapelketaren historia landuko du erreportaje berezi batek. Agustin Ezenarrok landutako erreportajea da. Horren esanetan, artxiboko lan interesgarria jasotzeaz gain, emozio ugari azaleratuko du dokumentalak.