Itxi

Artea

Miami

Ai Weiwei txinatar artistaren lan bat apurtu dute Miamin protestatzeko

Erredakzioa

Bertako artista batek 730.000 euroko balioa duen 2.000 bat urteko pitxer bat hautsi du, "museoan artista lokalen lanak erakusten ez dituztela salatzeko".

  • Ai Weiweiren instalazio honetako pitxer bat apurtu dute. Argazkia: Efe.

    Ai Weiweiren instalazio honetako pitxer bat apurtu dute. Argazkia: Efe.

"Colored Vases" Ai Weiwei txinatar artista eta disidentearen laneko pitxerretako bat hautsi dute Perez Art Museum Miamiko museoan, bisitari batek nahita lurrera jaurtita.

Miamiko hedabideek iragarri dutenez, Maximo Caminero Miamiko margolaria izan da protestaria, Poliziaren datuen arabera. Museoaren eskaintzan artista lokalen lanik ez dagoela salatu nahi zuen ekintza horren bidez Caminerok.

Igandean, Ai Weiweiren artelana osatzen duten 16 pitxerretara hurbildu zen gizonezko hori, horietako bat hartu eta lurrera bota zuen, instalazioaren ondoan dagoen argazkien segidan Weiweik egiten duen bezala.

Museoko arduradunek jakinarazi dutenez, pitxerrak 730.000 euro balio du.

Gertakarien ostean, museoko segurtasun langileek pitxerra bota zuen gizona atxiki eta Poliziaren esku utzi zuten.

"Colored Vases" (2007-2010) erakusketako pitxerrak Handarren dinastiakoak dira (K.a. 206. urtetik K.o. 220. urtera artekoa); txinatar artistak pintura industrialetan murgildu zituen ontziok, "artelan originalen balioaren eta esanahiaren inguruko hausnarketa bultzatzeko".

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Txina gaur