Itxi

Artea

Antzezlana

'La vida resuelta' komedia Bilbon izango da ikusgai

Erredakzioa

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak 'La vida resuelta' komediaren hiru emanaldi eskainiko ditu, martxoaren 8 eta 9an.

  • 'La vida resuelta' komediaren kartela. Argazkia: teatrocampos.com

    'La vida resuelta' komediaren kartela. Argazkia: teatrocampos.com

Bilboko Campos Eliseos Antzokiak 'La vida resuelta' antzezlanaren hiru emanaldi eskainiko ditu larunbat eta igande honetan (martxoak 8 eta 9). Marta Sanchez eta David S. Olivas 7 vidas eta Aida telesailetako zuzendariek idatzi duten lehenengo antzerki-lanak hogeita hamar urte inguru dituztenen belaunaldia irudikatzen du.

Juan Pedro Campoyk zuzendu eta 'La Ruta Teatro' konpainiak ekoizten duen obrako antzezle-zerrenda Carlos Santos, Adriana Torrebejano, Laura Dominguez, Javier Mora eta Cristina Alcazar aktoreek osatzen dute.

'La vida resuelta' antzezlanean, pertsona talde bat hurrengo urterako ume bakar batentzako tokia duen haurtzaindegi baten inguruan biltzen da. Bertan, pertsonaiek hitz egin, eztabaidatu eta euren bizitzak gogorarazi egiten dituzte, haurtzaindegian hasi zirenetik gaurdaino.

Bizitzan puntu batera ailegatuta, ez daude bere buruarekin pozik eta ez dira zoriontsuak. Zuzendariaren esanetan, "ase gabe dauden pertsonak dira, zorigaiztokoak".

Sarrerak 15 eta 24 euro artean jarri dituzte salgai, eta txartel-leihatiletan eta ohiko salmenta guneetan daude eskuragarri.