Artea
Erakusketa
Iberdrola dorrean, konpainiaren 60 artelan ikusgai jarri dituzte
Lehenengoz, Zuloaga, Dario de Regoyos, Antonio Lopez, Gerardo Rueda, Oteiza, Chillida, Tapies, Barcelo eta beste hainbat artistaren lanak bildu dituzte. Ez dago, halere, publiko osoarentzat zabalik.
Bilbon, Iberdrola dorreak "Azal zeharrargia, Ibedrolaren bildumako lanak" erakusketa hartuko du ekainaren 13ra arte. Konpainaren ondare artistikoko 60 lan bildu dituzte bertan, historian lehenengoz, espazio bakarrean.
Bilduma ez da publiko orokorrarentzat ikusgai egongo, baizik eta konpainiaren akziodunentzat eta beste hainbat talderentzat, gaurko aurkezpenean Javier Gonzalez de Durana komisarioak azaldu duenez.
Komisarioak azaldu duenez, konpainiaren bildumako (400 artelan baino gehiago) hautaketa bat da, eta, besteak beste, artista hauen lanak daude: Ignacio Zuloaga, Dario de Regoyos, Antonio Lopez, Gerardo Rueda, Chillida, Tapies, Barcelo, Oteiza eta Perez Villalta.