Itxi

Artea

Erakusketa

Grecoren lanen barruan sartzeko aukera, Bilboko Arte Ederren museoan

Greziako egilearen bi margolanen alboan bi kutxa jarri dituzte erradiografiekin. Horrela, begibistaz ikusezinak diren elementuak agerian uzten dituzte.

Bilboko Arte Ederren museoak bere bildumako Grecoren bi lanen ("San Frantzisko otoitz egiten, Gurutzefikatuaren aurrean" eta "Gizakundea") barnealdea erakusten du, erradiografien eta izpi infragorrien bitartez.

Horrela, Grecoren heriotzaren laugarren mendeurrenaren ospakizunetan parte hartzen du museoak: lanen alde izkutuak azalerazten ditu, margolariaren teknika ia inpresionista, kasu.

Orain, bi margolanen alboan, lau kutxa agertzen dira erradiografiekin eta erreflektografiekin. Horrela, begibistaz ikusezinak diren elementuak agerian uzten dituzte (aurreko marrazkia, erdiko kapak edota margolariaren "damuak").

Javier Viar museoaren zuzendariak adierazi duenez, erradiografiek argi uzten dute Greziako margolariaren segurtasun teknikoa. Azaleko marrazketa batekin hasi eta "alla prima" (zuzenean mihisearen gainean, zirriborrorik gabe) margotzen zuen.

Margolanen alboan, ukitzeko mahai bat jarri dute: hainbat makroargazki daude eskuragarri, Grecoren teknika ia inpresionista hobeto ulertzeko.