Itxi

Artea

Sari banaketa, uztailean

Juan Luis Moraza eta Inazio Escudero artistentzat, Gure Artea sariak

Gainera, Juan y Pablo de Otaola Basauriko kultur etxeak ematen duen beka ere saritu dute arte garaiakidea eta euskal kultura indartzeko deialdian.

Gure Artea sarien 2014ko edizioko irabazleek izenak jakinarazi dituzte gaur, maiatzak 22. Zehazki, Juan Luis Morazak ibilbide artistikoaren aitorpenari dagokion modalitatean jasoko du Gure Artea 2014 saria, Inazio Escuderok sorkuntza lana aitortzeko modalitatean, eta hirugarrenik, ikusizko arteen arloan egindako lana aintzatesten duen modalitatean, beka batek jasoko du aurten saria, Basauriko Kultur Etxeak ematen duen "Juan y Pablo de Otaola" bekak alegia.

Joxean Muñoz Eusko Jaurlaritzako Kultura, Gazteria eta Kirol sailburuordeak eta Miren Jaio Gure Artea sarien 2014ko edizioaren epaimahaiburuak ezagutarazi dituzte lehiaketaren aurtengo irabazleen izenak, Donostian egin den prentsaurrekoan.

Gure Artea sarien bidez 65.000 euro banatzen dira urtero saritan: 25.000na euro lehen bi modalitateetan, eta 15.000 euro hirugarrenean. Sari hauen bidez, egindako lana aintzatetsi eta arte garaikidean eta euskal kulturan egindako ekarpena aitortu nahi zaie irabazleei. San Telmo Donostiako museoan izango da golardoak emateko ekitaldia, uztailean.