Publizitatea
Itxi

2014/06/03

11:19

Artea

Bideo-artea

Tristezia, artea sortzeko pizgarri gisa, Guggenheimen ikusgai

Erredakzioa

Ragnar Kjartansson islandiar artistak (Reykjavik, 1976) bideo-arteko lan bihurtu ditu emazteaz banandu zenean sortu ziren tristezia eta malenkonia sentimenduak.

  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"The Visitors" (Bisitariak, 2012) 64 minutuko lana harraldi bakarrean grabatu zuten, eta irailaren 7ra arte egongo da Guggenheim Bilbao Museoan ikusgai, Film&Video aretoan.

Bideo-instalazioa emaztearekiko harremana porroterantz zihoan une batean sortu zuen artistak, kazetariei lanaren aurkezpenean azaldu zienez. Juan Ignacio Vidarte museoko zuzendaria eta Alvaro Rodriguez Fominaya izan zituen ondoan kazetarien aurrean.

Malenkoniari aurre egiteko, melodia bat sortzea erabaki zuen. Grabazioaren 64 minutuak hartzen ditu doinu horrek: emazte ohiak idatzitako hainbat bertso dira, grabazioan hainbat aldiz errepikatzen dituztenak.

Gero, lagun musikariei deitu zien eta New Yorkera eraman zituen, 1870. urtean Hudsonen ertzean eraikitako baserri batera.

Han, doinu malenkoniatsuak grabatu zituen. Zortzi lagunak etxeko geletan banandu ziren, eta bakoitzak bere tresna jotzen zuen.

"Urduri samar geunden, behin baino ezin baikenuen grabatu, harraldi bakarrean", azaldu du Kjartanssonek.

"Kaka zaharra izango zela usten nuen, baina ez: ondo funtzionatu zuen, eta orain oso pozik nago Bilboko Guggenheimen erakutsiko delako", erantsi du.

Asteartean, hilak 3, Ragnar Kjartansson eta Alvaro Rodriguez Fominaya erakusketaren komisarioa lanari buruz mintzatuko dira, museoan bertan.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;