Artea
Argazkilaritza
Taldeko hausnarketatik sortutako irudi pertsonalak, Iruñean ikusgai
Erredakzioa
Condestable aretoak taldeka hausnarketa egin duten bost argazkilariren ia berrogeita hamar irudi erakutsiko ditu abuztu osoan.
-
Erakusketako irudietako bat. Argazkia: Aitzol de Karlos.
Civivox Condestable espazioak 'In-quietud -> A-sombro' erakusketa zabaldu du gaur, ostirala. Bost argazkilarik 2014ko lehen seihilekoan egindako irudiak biltzen ditu, eta talde lanetik abiatuta lan pertsonala egin izanak batzen ditu argazki denak.
Argazkilari hauek aukeratu dituzte: Aitzol De Karlos, Álvaro Martínez, Ana Araujo, Lucía Lapoza eta Ricardo Spilborg.
Bostok egon dira gaur goizean, Fermin Alonso Iruñeko Udaleko Hezkuntza eta Kultura zinegotziarekin eta Blas Campos erakusketaren komisario eta Bidarti sormen argazkilaritzako lantegiko antolatzailearekin batera, erakusketa aurkezteko egindako prentsaurrekoan.
Fermin Alonsok esan duenez, bost argazkilariok “Bidari sormen argazkilaritzako tailerrean aritu dira, eta, bertan, talde-lanak ikuspegi pertsonala indartu dezakeela landu dute. Talde mailako hausnarketak egiteko eta jakintza partekatzeko bideak jorratu dituzte”.
Horren ildotik, Blas Camposen hitzetan, "asmoa pertsonen sormena handitzea da, eta egileak bakarrik sortzen duen ideia baztertzea. Taldeko lana indartu eta hausnarketaren balioa ikusarazi nahi dugu".