Itxi

Artea

Erakusketa ibiltariak

BBK-k bere ondare artistikoko 'altxorrak' erakutsiko ditu Bizkaian

Erredakzioa

40 erakusketa baino gehiago atonduko dituzte Bizkaiko hainbat kultur etxetan, besteak beste, Eduardo Chillida, Jorge Oteiza, Jose Luis Zumeta eta Rafael Ruiz Balerdiren lanak erakusteko.

BBKren Gizarte Ekintzak bere ondare artistikoko hainbat artelan erakusten ditu urtero, bilduma zainduen bidez, bizkaitar guztiek BBKren lan grafikoak, argazkiak edo koadroak goza ditzaten.

Egun, Gorka Martinez BBKren Gizarte Ekintzako presidenteak eta Alejandro Zugaza programako komisarioak kazetarien aurrean azaldu dutenez, aurrezki kutxak 40 erakusketa baino gehiago ditu martxan dagoeneko, eta 30 lan jarri ditu ikusgai, eta, batez beste, horietako bakoitzean. Egile gazteen lanez gain, Chillida, Oteiza, Saura eta Barcelok eginiko artelanak ere badaude, adibidez.

Erakusketa ibiltari hauek sortzeko, BBKren ondareko artelan interesgarrienak hautatu dituzte, lan piktoriko, grafiko edo argazkiak izan. Erakusgai jarritako guztiak Bilboko museo handietan eta galeria azpimarragarrienetan erakutsi dituzte aurretik.

Bizkaiko kultur etxerik kultur etxe ibiliko diren 40 erakusketetatik “70eko hamarkadako obra grafikoa” azpimarratu dute. 70eko hamarkadaren amaieran Eduardo Chillidak, Jorge Oteizak, Jose Luis Zumetak, Rafael Ruiz Balerdik eta beste euskal artista batzuek eginiko irudiak biltzen ditu.