Artea
Bilbon
EHUko Arte Ederretako ikasleen lanen erakusketa, zabalik
Erredakzioa
Gradu amaierako lanak erakutsiko dituzte Bilboko Bizkaia Aretokan, asteazkenera arte. 55 pieza ikusteko sarrera doakoa izango da.
-
Arantza Lauzirika dekanoa, Natxo Rodriguez dekanordea eta EHUko zenbait idazle.
Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Arte Ederren Fakultateko ikasleen Gradu Amaierako Lanen I. Erakusketa izango da ikusgai Bilboko Bizkaia Aretoko lehen solairuan, gaurtik asteazkenera bitartean. Bertan, 2013-2014 ikasturtean zentroan ikasketak bukatu dituzten ikasleek aurkeztutako lan praktikoen aukeraketa bat eta dosier guztiak erakutsiko dira.
Erakusketak Bizkaia Aretoko lehen solairu osoa beteko du (Etxepare, Axular eta Chillida erakusketa-aretoak) ikasleek sortutako lanen 55 pieza aukeraturekin eta 241 dosierrekin. Erakusketa 10:00etatik 20:00etara egongo da irekita eta sarrera librea izango da.
Arantza Lauzirika EHUko Arte Ederren Fakultateko dekanoak adierazi duenez, "gure ikasle eta irakasleen lanekin hainbat erakusketa antolatzen ditugu urtean zehar, baina lehen aldia da ezaugarri berezi hauek dituen bat antolatzen dituena". "Gure ikasleek aurkezten dituzten lanen bitxitasuna kontuan izanda, uste dugu lan horiei bai alde sozialetik zein alde akademikotik aintzatespena emateko modurik onena erakusketa formatuan azaltzea dela", gaineratu du.