Itxi

Artea

Maiatzaren 3ra arte

Javier Riaño pintorearen 41 lan ikusgai, Bilboko Rekalde aretoan

Erredakzioa

Javier Riaño margolariak (Bilbo, 1959) azken bost urteetan eginiko 41 lan erakutsiko ditu Bilboko galeriak. Bilduma pribatuetakoak dira koadrook.

Rekalde Aretoak Javier Riaño (Bilbo, 1959) pintorearen 41 lan erakutsiko ditu maitzaren 3ra arte. Aukeraketa garrantzitsu honek argi islatzen du Riañoren obran agertzen den kezka nagusia: arkitekturaren gainean etengabe lan egitea, barneko zein kanpoko espazioetan, gizakien batere arrastorik gabe.

Horrez gain, Riaño gehien kezkatzen duten arazoen bilakaera ikus daiteke ibilbidean: elementu geometrikoen bidezko konposizioa, argiaren erabilera, edo kolorearen erailera soila margoan. Eraikinen barnealdeek, igerilekuek, etxarteek eta eskailerek, besteak beste, agerian jartzen dituzte margolariak lantzen dituen gaiak.

Javier Riañok banakako hainbat erakusketa jarri ditu Bilbon, Madrilen, New Yorken eta Mexikon. Orain, Rekalde Aretoak bere obraren aukeraketa oso bat jarri du ikusgai, zalantzarik gabe "pintura figuratibo garaikideko euskal ordezkaririk gailenetako bat delako".

Erakusketa asteartetik larunbatera 10:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:30era bisitatu ahalko da. Igande eta jaiegunetan ordutagia 10:00etatik 14:00etara izango da.

Javier Riaño

width="600" />

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Bilbo albisteak