Artea
Abuztuaren 23ra arte
Joaquin Lecumberriren margo surrealistak, Ziutadelan ikusgai
Agentziak | Erredakzioa
“Trantsizioa” erakusketan, iruindar margolariaren berrogei lan baino gehiago bildu dituzte, eta abuztuaren 23ra arte ikusi ahalko da, Ziutadelako Armen Aretoan.
Joaquin Lecumberri artistak "Trantsizioa" erakusketa jarriko du ikusgai abuztuaren 23ra arte Iruñean. Horretan, "ideia transzendentalak" garatu eta adierazi nahi ditu "ikurren eta kolore bizien bidez".
Ohol gainean eginiko berrogei lan baino gehiago bildu dituzte, gehienak formatu ertainekoak eta oso koloretsuak. Nolanahi den, "Ikurrak" izenburupean, beltza, zuria eta grisa oinarri duten hainbat pintura ere ikusiko dituzte bisitariek.
Gainerako koadroetan, Udalak ohar batean jakinarazi duenez, giza figurak eta forma geometrikoak uztartzen dira, akrilikoa, errotuladoreak, olio pintura eta klarionak erabilita.
"Nire arima da nire pintura: marrak eta garapena, hogei urtez. Kolore eta argitasunetik iluntasunera joan naiz, eta orain erdibidean nago. Naizen hori pintatzen dut, argiak eta itzal psikodelikoak, neu definitzen nauten kolore nahasketak. Alde iluna, nire argia. Oro har, bizitza bezala izendatzen dut: trantsizioa", esan du artistak.
an du artistak.