Itxi

Artea

Ostiralean bukatuko da

'Escenium 2010': arte eszenikoen 600 profesional, Bilbon

Erredakzioa

Otsailaren 12ra bitartean, Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa hartuko du Euskalduna Jauregiak. Aurten publikoa sortu, garatu eta finkatzeko estrategiak aztertuko dituzte.

22

Otsailaren 12ra bitartean, Bilboko Euskalduna Jauregiak Escenium 2010 Arte Eszenikoen Nazioarteko Foroa hartuko du.

Espainiako arte eszenikoen sorkuntza, banaketa eta programazioaren 600 profesional inguru bilduko dituzte laugarren edizioan eta azken urte hauetan kontsumo ohiturak finkatu dituzten publiko ezberdinak aztertuko dira bertan. Titulartasun Publikoa duten Espainiako Antzoki, Auditorium eta Zirkuituen Sareak antolatzen du foroa, bi urterik behin, Bilboko Udalaren, Bizkaiako Foru Aldundiaren eta Eusko Jaurlaritzaren laguntzarekin.

Kostu eszenikoan eragin handia duten gaien inguruan hausnarketa egingo dute bertan adituek. Escenium 2010 ekimenak, datu eta ereduen analisiaren bidez, arte eszenikoen merkatuari buruzko gogoeta egingo du hiru jardunaldi trinkotan. Publikoen kudeaketa sektore eszenikoaren garapena baieztatzeko faktorerik garrantzitsuenetarikoa da. Laugarren edizio honetan, Bilbon bilduko diren profesionalek etorkizunari begira aurre egin beharreko erronkak mahai gainean jartzeko helburua dute antolatzaileek, publikoen sorrera, garapena eta finkapenerako talde estrategiak zehazteko.

Espainiako zein nazioarteko arte eszenikoen merkatuen joerak jorratuko dira hasierako mahai-inguruan. Bertan bost adituren (bi aditu bi esparru lokalekoak eta hiru nazioarteko esparrukoak) ideiak ezagutzeko aukera izango da eztabaida moderatu eta ireki batean. Egungo publikoen ezagutza, garapena eta finkapena aztertzeaz gain, ikus-entzule berriak lortzeko gakoak ere plazaratu nahi ditu Escenium 2010 foroak.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea
  • Artea
  • Kultura