Itxi

Artea

“Hain urrun, hain hurbil”

San Telmo, 70eko hamarkadako argazki dokumentalismoari begira

Agentziak | Erredakzioa

Donostiar zentroak Koldo Chamorro, Cristina Garcia Rodero, Cristobal Hara, Fernando Herraez, Anna Turbau eta Ramon Zabalza argazkilarien lanak izango ditu ikusgai urtarrilaren 6ra arte.

  • "España Magica" Koldo Chamorroren monografikoko irudi bat

    "España Magica" Koldo Chamorroren monografikoko irudi bat

San Telmo Donostiako museoak “Hain urrun, hain hurbil” erakusketa hartuko du urtarrilaren 6ra arte. Berori osatzen duten argazkietan, Espainiako Estatuan 70eko hamarkadan sortu zen argazki dokumentalismoaren erakusle gailenen lana ikus daiteke.

Hain zuzen ere, Cristina Zelich komisarioak prestaturiko erakusketan, Koldo Chamorro, Cristina Garcia Rodero, Cristobal Hara, Fernando Herraez, Anna Turbau eta Ramon Zabalza argazkilarien lana dago bisitarien gozagarri.

Argazkilariok Estatuko probintzietako hiri txikietako bizimodua erakutsi zuten, bazterreko kulturetako gizon-emakumeen egunerokoa eta tradizioak, begirada pertsonal eta berritzaile batez.

San Telmon, Cristobal Hararen zuri-beltzezko sailak eta Cristina Garcia Roderoren “España Oculta” lana ikusi ahalko da, baita horren ezagunak ez diren beste batzuk ere, hala nola “España Mágica” Koldo Chamorroren monografikoa edo Ramon Zabalzaren “Imágenes gitanas”.

Fernando Herráez La Mancha, 1971
Fernando Herraz, "Mantxa, 1971"

Ramón Zabalza Mocejón, Toledo, 1986
Ramon Zabalza, "Mocejon, Toledo, 1986"