Itxi

Artea

Espainiako biraren hasiera

Cirque Éloizeren 'Nebbia' lanaren estreinadia, Arriaga Antzokian

Erredakzioa

Zirkoa eta antzerkia nahasten ditu ikuskizunak, ametsen eta irudimenaren mundua aztertzeko. 'Rain' (euria) lanarekin hasi zuten trilogia, eta hau bigarren atala da. 'Nomade' izena du azken lanak.

Martxoaren 18an, ostegunean, Nebbia (lainoa) antzezlana estreinatuko dute Bilboko Arriaga Antzokian. Espainian zehar bira egingo dute lan honekin, eta Bizkaiko hiriburuko emanaldiarekin ekingo diote bira horri. Cirque Éloize antzerki taldearen ikuskizunak zirkoa eta antzerkia nahasten ditu, eta Rain (euria) antzezlanarekin hasi zuten trilogiaren bigarren atala da. Nomade izena du trilogiaren azken lanak, oraindik Bizkaiko hiriburuan estreinatu ez dutena.

Daniele Finzi Pasca egilearen lana da Nebbia. Zirko munduko lengoaia erabiltzen du, lainoaren inguruko metafora taularatzeko. Adierazi nahi dutena? Zerua pertsonen gainera jaisten dela, mantu gisa, lagun horien ametsak eta esperantzak babesteko.

Martxoaren 21a arte, igandera arte, izango da ikuskizuna ikusgai Bilbon. Jarraian Espainiako birari ekingo diote, eta Madril, Alcobendas eta Valladolizen izango dira.