Artea
Andoaineko Bastero zentroan
Euskal rock erradikala gogora ekarriko du 'Euskadi Tropikalak'
Erredakzioa
80ko hamarkadako euskal rock erradikalaren ordezkari ziren Kortatu, Hertzainak, La Polla Records eta Barricada bezalako taldeak, besteak beste, omenduko ditu Iluna konpainiako antzezlan honek.
Euskadi Tropical musika antzezlana estreinekoz hartuko du ostiral honetan, hilaren 19an, Andoaineko Bastero zentroak. Nafarroan emanaldi arrakastatsu anitz eskaini ondoren, Gipuzkoara heldu da obra.
Miguel Goikoetxeandiak zuzenduta, 80ko urteetan Bilbon giroturik dago. Mikel izeneko gaztearen bizitzaren bitartez, 80ko hamarkadetako euskal rockaren musika taldeei birpasoa ematen zaie. Barricada, La Polla Record, Hertzainak, Kortatu, Eskorbuto eta Potato, beste batzuren artean, taldeen abestiak interpretatuko dituzte, rock musika banda txiki baten laguntzaz.
Eszenatokiaren gainean David Larrea, Ana Barrade eta Nerea Mariezcurrena aktoreak tartean ikusiko ditugu. Arratsaldeko 20:00etan hasiko da emanaldia eta sarrerak 696 955 289 telefonoaren bidez eskuratu daitezke.