Artea
GU BAI izenarekin
Urdaibaiko Guggenheimen aldeko herri plataforma aurkeztu dute
Erredakzioa
Proiektuari aukera bat emateko eskaera egin dute ekimen berriko kideek, eta ''eskualdeak egun duen kultur aberastasuna eta ondare historikoa sustatzearen alde azaldu dira''.
Guggenheim Urdaibai GU BAI izenarekin, Urdaibaiko Guggenheimen aldeko herri plataforma aurkeztu dute Gernikako Euskal Herria museoan. Bertako kideak eskualdean Guggenheim museo berria egiteko proiektuaren alde azaldu dira, eta egitasmoari aukera bat emateko eskaera egin dute aurkezpen ekitaldian. Halaber, ''''eskualdeak egun duen kultur aberastasuna eta ondare historikoa sustatzearen alde'''' azaldu dira.
Sustatzaileek jakitera eman dutenez, plataformaren helburua espazio kultural bat bultzatzea da, ''''Urdaibai, Bizkaia eta Euskadi maila sozial, kultural eta ekonomikoan sustatuko lukeen proiektuaren alde egitea'''', alegia.
Herritarrek gogoratu dutenez, Urdaibaik Biosfera Erreserba izendapena lortu zuen orain 25 urte, Unescok emanda. ''''Euskadiko eskualde honen ingurumenaren balioaren aitorpenaz gain, izendapenak konpromezu bat ere ekarri zuen, ingurumen hori errespetatu, zaindu eta datozen belaunaldiei heldu araztearena''''. ''''Orain, 25 urte geroago, gaurkotasunaren lehen mailan dugu berriz ere Urdaibai'''', gaineratu dute. Hori dela-eta, Urdaibaiko Guggenheimaren proiektuari aukera bat emateko eskaera egin dute, Urdaibaik Biosfera Erreserba lortutako katalogazioa mantendu eta errespetatuz, eta proiektu berria bertan integratuz.