Artea
Eusko Jaurlaritzaren laguntza
815.000 euro bideratuko dituzte antzerki ekoizpena sustatzeko
Erredakzioa
Jaurlaritzak koprodukzioa sustatu nahi du, kalitate eta tamaina handiagoko proiektuak sortzeko.
Proiekturik interesgarrienak, kalitate handikoenak eta bideragarrienak sustatu nahi ditu legeak, eta laguntza jasoko duten proiektuen kalitatea eta bideragarritasuna bermatu nahi dute. Era berean, aurten koprodukzioa sustatu nahi du Eusko Jaurlaritzak, kalitate eta tamaina handiagoko proiektuak sortzeko.
Azken zazpi urteotan 148 ekoizpenek jaso duten diru-laguntza, batez beste urtero 21 lanek, alegia.