Artea
Banarte Antzerki Taldearena
David Barberoren 'Vuelve, bigotillo, vuelve', Matienan estreinekoz
Erredakzioa
Kazetari honen azken antzezlana hartuko du larunbat arratsalde honetan Matienako Errota Kultur Etxeak. Datorren apirilaren 5ean, Bilboko Campos Eliseos Antzokian izando dira.
Vuelve, bigotillo, vuelve David Barbero idazle eta kazetariaren antzerkirako azken obra izango da euskal eszenatokietan larunbat arratsalde honetan, Matienako (Abadiño) Errota Kultur Etxean.
Umorezko kabaret egitura du obra honek, gizarteko arazoak eta egun boteretsuak diren pertsonak saltasen dituenak. Honekin batera, ordubete eta laurdena baino gehiagoko iraupena duen satira-lan honetan, abesti herrikoiez eta bat-bateko saioetaz gozatuko du publikoak. Izan ere, aktoreek eta ikusleek elkarri eragingo diete.
Egungo bizitza sozial eta politikaren pertsonaiei erreferentzia ugari egingo dizkiete emanaldian. "Eszenatokiaren eta publikoaren arteko jaia” izatea du helburu antzezlanak, haien arteko harremana sustatzeko asmoz.
Gabriel Reigek zuzenduta, Banarte Antzerki Taldearen azken antzerki saio hau larunbat arratsalde honetan estreinatuko da Matienako Errota Kultur Etxean. Datorren apirilaren 5ean Bilboko Campos Eliseos Antzokiara eramango dute. Bertan, bi saio eskainiko dituzte: apirilaren 5ean eta 6an, alegia.