Artea
Platinazioa
'Bodies' erakusketa, apirilaren 30etik aurrera Bilbon
Erredakzioa
"Giza gorputzaren barrenera bidaia" lortu omen dute plastinazioaren bitartez eta Euskalduna Jauregian izango da ikusgai.
"Bodies" erakusketak 12 gorpu oso eta 120 gorputz-atal biltzen ditu (plastinazioaren bitartez tratatuak) eta Euskadin ikusgai izango da, lehen aldiz, apirilaren 30etik aurrera, Bilboko Euskalduna Jauregian.
Organo osasuntsuak eta gaixoak alderatzen dira erakusketa horretan. Antolatzaileen arabera, "giza gorputzaren barrenera bidaia" da eta "esperientzia bakarra" da. "Gure buruari eta gure jarrerei buruzko kontzeptua" aldatzen lagunduko digula gaineratu dute.
Érase una vez... el cuerpo humano telesai mitikoaren pedagogia eta didaktika guztia plastinazioa delako teknika aurreratuarekin bat egiten du. 3Dtan erreproduzitzen dira, benetako piezekin eta gure barneko bizitza irudikatzen da.