Itxi

Artea

'Inmaculada'

Hutsik geratu da Goyaren margolan ezezagunaren enkantea Bilbon

Erredakzioa

900.000 eurokoa izan da irteera prezioa, eta lanak ez du eskaintzarik jaso. Enkante etxeko arduradunaren esanetan, krisia izan da arrazoia.

Francisco de Goya Zaragozako margolari ezagunaren lan bat enkantean atera dute gaur Bilbon, Gran Via enkante etxean. Hala ere, enkantea hutsik geratu da. 900.000 eurokoa izan da irteera prezioa, eta lanak ez du eskaintzarik jaso. Marisa Arnaiz enkante etxeko arduradunaren esanetan, krisia izan da arrazoia. ''''Beste garai batean salduta beharko luke'''', esna du atsekabez Arnaizek. Madrid, Zaragoza eta Bartzelonatik etorritako lagunez bete da enkante etxea.

Inmaculada izena jarri diote orain arte ezagutzen ez genuen Goyaren lan honi, eta amabirjinaren irudia agertzen du, aingeruz inguratuta. Margolanaren kontserbazio egoera ''''bikaina'''' omen da. Arnaizek jakitera eman duenez, Jose Rogelio Buendia Madrilgo Unibertsitate Autonomikoko irakasle eta katedradunak legeztatu du margolanaren autoretza. Horretarako, pigmentuen azterketa eta erradiografiak bezalako teknikak erabili dituzte, besteak beste.

Euskal Herriko bilduma pribatu batean egon omen da lana urtetan. Espainia osoko bildumazaleen interesa piztu du orain arte ezezaguna zen pinturak, eta Bilboko enkante etxera jo dute askok lanari buruz galdezka, Arnaizek adierazi duenez.

Joan den abenduan, Goya artistaren beste margolan bat atera zuten enkantean Gran&' || 'nbsp;Vian. La liberación de San Pedro zen lanaren izena, eta oraingo Inmaculada hau baino txikiagoa zen. Orduan 170.000 euro ordaindu zituzten arte-lana etxera eramateko.

Beste arte-lan batzuk ere izan dira enkantean Bilboko Gran Vían: Lucio Muñoz artistaren Principio del Hes (hasierako prezioa: 30.000 euro), Mariano Barbasanen Plaza de Subiaco (50.000 eurotan hasita) eta Daniel Vazquez Diaz margolariaren semearen erretratua, aitak sortua. Azken hau erosteko 45.000 eurorekin hasi beharko dugu eskaintza.