Artea
'Olatu Talka' Jaialdia
Filmazio gune bihurtu da egun batez Donostiako Tabakalera
Erredakzioa
Donostia 2016 Hautagaitza babesteko hainbat ekimenen artean, Tabakalerak ateak irekiko ditu eraberritze lanak hasi aurretik bertako espazioetako irudiak jaso nahi dituztenentako.
Filmazio toki berezi bihurtu da larunbat honetan Donostiako Tabakalera eraikinak, izan ere, goizetik bere ateak ireki ditu eta zabalik mantenduko ditu eguerdiko 14:00ak arte, eraberritze lanak hasi aurretik bertako espazioetako irudiak jaso nahi dituztenentzat. Bertan jasotzen den materiala maiatzean proiektatuko da.
Donostia 2016 Hautagaitza babesteko ekimenen artean koka dezakegu ekitaldi hau, Olatu Talka izeneko jaialdian, hain zuzen ere.&' || 'nbsp;
Polinesiako dantzak, capoeira eta sanba saioak,minusbaliotasunen bat duten laguntzeko dantza, hip-hopa etaarean marrazteko artea dira igandera arte programatutako ekimenetako batzuk. Gainera,Open Mic musika-guneak zabalduko dituzte, norberarenmusika hirian zabaldu ahal izateko.
Amaiera borobila emango dio jaialdiari igandeko emanaldi bereziak. Mila ahotsekin osatutako kontzertua, koruak, musika eskolak eta jatorriezberdinetako kantariak izango ditugu entzungai (tartean DonostiakoOrfeoia eta La Oreja de Van Gogh taldea).Europar Batasuneko ereserkia, Alaitasunaren oda, 3hizkuntzatan kantatzea da helburua. Jarraian Mikel Laboaren''Txoriak Txori'' kanta ere izango da entzungai.