Artea
Datorren apirilaren 29an
Gelabert Azzopardiren dantza modernoa, Bilboko Arriagan ikusgai
Erredakzioa
Nazioarteko Dantza Egunarekin bat eginda, Bilbora datorkigu izen handiko Kataluinako dantza talde hau. Sarrerak salgai daude 8 eta 30 euro bitartean.
Datorren ostegunean, apirilaren 29an, Gelabert Azzopardi dantza garaikidearen taldearen azken ekoizpena hartuko du Bilboko Arriaga Antzokiak. Cesc Gelabert eta Lydia Azzopardi koreografoek sortuta, nazioarteko maila ospe handiko konpainia da.
Sari anitz jaso ditu, haien artean, Dantza Sari Nazionala (1996ean), Arte Ederretako Urrezko Domina (1994ean) eta Arte Eszenikoen Max Saria Gelabertentzat (2006an).
Datorren osteguneko ikuskizunean bi dantza modernoak interpretatuko dituzte: Sense Fi, Pascal Comeladaren musikarekin, eta Conquassabit, Haendel musikagile klasikoarena.
Sarrerak 8 eta 30 euro bitartean salgai daude Arriaga Antzokiko txarteldegietan eta General Ticketsen webgunean.