Itxi

Artea

'Jorge Oteizaren Gernika'

Jorge Oteizaren 25 lan, Gernikako bonbardaketak inspiratuta

Erredakzioa

Dominak, erliebeak eta marrazkiak daude ikusgai, brontzean, eskaiolan edota paperean.

Gernikako Euskal Herria Museoan Jorge Oteizak 1942 eta 1987 bitartean egindako 25 lan daude ikusgai uztailaren 25era arte, gaurtik hasita. Picassoren Guernica margolana eta 1937an hirian izandako bonbardaketa dute inspirazio iturri.

Jorge Oteizaren Gernika da erakusketaren izenburua eta dominak, erliebeak eta marrazkiak daude ikusgai, brontzean, eskaiolan edota paperean eginda. Gernika herrian eta Piccasoren margolanean inspiratu zen OTeiza, Josune Ariztondo Bizkaiko diputatuak azaldu duenez.

Xabier Sanez de Gorbea erakusketako komisarioak gogoratu duenez, "Oteiza Gernikan presente egon nahi izan zuen" eta "artistari ez zitzaion erakusketa gustatuko, Gernikan gelditu nahi baitzuen berak, ez iraungo duen hiru hilabeteetan, betirako baizik".

2008an Gernikako Euskal Herria Museoan hasitako programa baten parte da, Euskal Herriko hainbat artisten lanak ezagutarazteko. Remigio Mendibururen eskulturak izan ziren lehen eta Nestor Basterretxea gero.