Itxi

Artea

Gayarre Antzokian

Dario Fo Literatura Nobel saridunak Iruña bisitatu du

Erredakzioa

Udaletxean izan da alkatearekin eta Ohorezko Liburuan sinatu du. Arratsaldean, Gayarre Antzokian izan da 'Rosa fresca fragantísima y otras juglarías' izeneko bere azken antzezlana taularatzeko.

Dario Fok, 1997reko Literatura Nobel Saridunak, bere azken antzezlanaren emanaldia eskaini du Iruñeko Gayarre Antzokian, Rosa fresca fragantísima y otras juglarías izenburukoa, Sanferminetako entzierroen jatorriari buruzko bertsio berezia.

Goizean, Yolanda Barcena alkatearekin izan da Udaletxean. Bertan hiriko argazkien liburua eta Udaletxearen aurrealdeko omenezko plaka bat oparitu dizkiote.

Hiriko ohorezko liburuan sinatu eta zezen baten marrazkia egin ondoren, "publikoaren aurrean dagoen zezena jai bortitzaren protagonista" dela azaldu du Fok. Hala ere, "tradizioarekin lotuta dagoen biolentzia" dela zehaztu du italiarrak.

Gayarre Antzokiak Rosa fresca fragantísima y otras juglarías izenburuko antzezlana hartuko du gaurko arratsaldean, Fo berak idatzitako Mistero Buffo obran oinarritutako komedia kritikoa eta salaketa sozialaren arteko muntaia.

Dario Fok Literatura Nobel saria jaso zuen 1997ean. Obra anitz idatzi ditu, haien artean, Los arcángeles no juegan a las máquinas de petaco (1959an), Muerte accidental de un anarquista (1970an), íAquí no paga nadie! (1974ean) edo El país de los murciélagos (2002an), beste batzuren artean.