Itxi

Artea

Handitze lanak

Horma begetalak, San Telmo Museoaren eraikin berrian

Erredakzioa

Museoaren sarrerako fatxada neoklasikoaren aldean, abangoardiazko hormak jarri dituzte eraikin berrian. Bertako poroetatik landareak irtengo dira.

Donostiako San Telmo Museoaren eraikin berriak horma begetalak izango ditu. Museoaren sarrerako fatxada neoklasikoaren aldean, abangoardiazko hormak jarri dituzte eraikin berrian.

Eraikina handitzeko eta berritzeko lanak egiten aritu izan dira azken aldian, baina dagoeneko hasi dira aldamioak desagertzen. Orain, eraikin berriaren ''''azala'''' gertutik ezagutzeko aukera dugu: burdinezko panelekin estali dute eraikina, horiekin horma begetal bat sortzeko. Helburua eraikina urte osoan zehar berde mantentzea da.

180 x 60 zentrimetroko altzairuzko xaflak ditu hormak, geruza baten antzera. Zutik jarri eta zulatuz gero, tarte edo zulo horietatik landareak irtengo dira. Hormak izango duen argiaren arabera aldatuz joango da landaretza, eta udazken edo udaberrian jartzea aurrikusi dute, museoaren inauguraziorako prest egon dadin.

Ordenagailu bidezko ureztatze sistema bati esker, urte osoan zehar egongo dira hormak berde.