Artea
Saria
Richard Serrak eskuratu du Arteen Asturiasko Printze saria
Erredakzioa
Aurreko lau ediziotan izan da finalista eta oraingoan, Riccardo Mutiren eta Carlos Sauraren aurretik suertatu da irabazle.
Richard Serra eskultoreak Arteen 2010eko Asturiasko Printze saria eskuratu du. Lanean dabilen abangoardiazko artista garrantzitsuenetarikoa da, hiriko espazioak integratzeko begirada berritzailea dela eta, hausnarketarako gonbita eginez.
Espainiar jatorriko artista (San Franciscon, AEBetan, jaio zen, 1939an), ezaguna da tamainu handiko lan minimalistak egiteagatik eta baita erabiltzen duen prozesuagatik:&' || 'nbsp;beruna, altzairua edota hormigoia bezalako materialak erabiltzen ditu. Nafarroako Unibertsitate Publikoak&' || 'nbsp; Honoris Causa doktore izendatu zuenRichard Serra
Aurreko lau ediziotan finalista izan zen Serra eta Riccardo Muti orkestra zuzendariaren eta Carlos Saura zinemagilearen aurretik gelditu da.
Asturiasko Printze sarien 30. edizioan jakinarazten den lehena da eta 50.000 euroko diru-saria du. Gainera, Joan Miroren eskultura bat jasoko du Serrak.
Guggenheim Bilbao Museoan, pozik
Guggenheim Bilbao Museoaren zuzendari nagusia, Juan Ignacio Vidarte, pozik agertu da Serrak jasotako sariarekin. Ordezkari nagusiaren esanetan, ''''merezitako saria da, eta, neurri handi batean, Guggeheim Bilbao Museoak ere norbere gisa sentitzen du, Richard Serraren eta museoaren artean harreman estua egon baita azken 15 urte hauetan''''.
Bilbon ikusgai da artistaren La materia del tiempo lana, artistak berak bere ibilbide profesionaleko arte-lanik garrantzitsuena bezala definitu duen lana. Tamaina handiko zortzi eskultura dira, eta egileak sortutako lanik garrantzitsuenetako bat da dudarik gabe.
Gainera, Vidartek gogoratu du museoak bere bilduma propiorako erosi zuen lehen lanetako bat Serraren La serpiente izan zela. 1995ean erosi zion artistari, museoa inauguratu baino bi urte lehenago. Era berean, Kaliforniako artista izan da Guggenheim Bilbao museoan erakusketa monografiko bat izan duen lehen artista.
Eusko Jaurlaritzaren zoriona
Blanca Urgell Eusko Jaurlaritzako Kulturako sailburuak bat egin du Richard Serra artista zoriontzeko unean, eta estatubatuarrak euskal museoetan duen tokia azpimarratu du. Era berean Serrak Eduardo Chillidari eta Jorge Oteizari dien miresmena ere gogoratu du.
.