Itxi

Artea

Erakusketa

Japoniako arte tradizionala, Bilbon

Erredakzioa

Bizkaiko hiriburuko Foru Agiritegian ikusi daiteke ekainaren 25era arte eta Yoshitoshiren lana erakusten du, Ukiyo-e mugimenduaren artista garrantzitsuena.

Ekainaren 25era arte, Bilboko Foru Agiritegian, Yoshitoshi artistaren inguruko erakusketa bat ikusi daiteke. Espainia mailan egiten den lehena eta eta, azaldu dutenez, Ukiyo-e (ur gaineko mundua) mugimenduaren artista garrantzitsuena da, XIX. mende amaierakoa.&' || 'nbsp;

Josune Ariztondo Bizkaiko Kultur diputatuak eta Blas Sierra erakusketako komisarioak aurkeztu dute. Kolore anitzetako 58 grabatu izango dira, guztiak Japoniako artistak eta bere jarraitzaileek egindakoak.

Ukiyo-e:&' || 'nbsp;horrela deitzen diote arte tradizional honi, eta Sierrak adierazi duenez, "momentua bizitzeko grina" azaltzen du, "orainaren zoriontasuna", alegia.

Japoniak XIX. mende amaieran bizi izan zuen mendebalderatze prozesuaren erantzun bezala sortu zen eta "Japoniako arima" aldarrikatzen du, bere historiaren, naturaren, literaturaren, antzerkiaren eta mitoen bitartez. Yoshitoshiren lanekin batera, bere ikasle garrantzitsuenen lanak ere ikusgai daude, Toshikagerenak, kasu.