Itxi

Artea

Asteazkenean

'Si Fellini levantara la cabeza' obraren entseguak, erritmo onean

Erredakzioa

Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztuta, Caprichossi eta Yogurinha Borova bilbotar artistek taularatuko dute ikuskizuna. BBK Aretoan izango da ikusgai maiatzaren 19tik 23ra bitartean.

Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztutako Si Fellini levantara la cabeza ikuskizunaren azken entseguak erritmo onean aurrera doaz, Bilboko BBk Aretoan datorren maiatzaren 19an izango den estreinaldi egunerako dena prest izateko.

Las Fellini Bilboko talde ezagunaren azken sorkuntza da antzerkia eta kabaret bitarteko emanaldi hau. Caprichossi (Jaime Seoane), Nagore Gore (Oskar Delgado), Nenita Danger (Kepa Olarreta) eta Yogurinha Borova (Eduardo Gaviña) artistak izango dira eszenatokiaren gainean.

Gainera, Gurutze Beitia, Maribel Salas, Sol Maguna, Gemma Martínez, Begoña Krego, Loli Astoreka nahiz Terremoto de Alcorcon bezalako artistek ere parte hartuko dute.

Erabateko estreinaldia datorren asteazkenean, maiatzaren19an, arratsaldeko 20:00etan izango da. Honekin batera, hilaren 20tik 23ra bitartean eguneko saio bat eskainiko dute, arratsaldeko ordu berean. Sarrerak 14 eta 18 euro bitartean salgai daude Arriaga Antzokiko txarteldegian eta webgunean, BBK Aretoan eta baita BBK-ko ohiko kanaletan.

''Hurbiltasun Antzokia'' egitaraua Arriaga Antzokiak prestatu du. Ikuskizun orijinalak eta abangoardistak ekarriko ditu, eta eskaintza kulturala eta 2009-2010eko denboraldia osatzera dator.