Artea
Bilboko BBK Aretoa
'Si Fellini levantara la cabeza': estreinaldia formatu txikian
Erredakzioa
Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztuta, Caprichossi eta Yogurinha Borova artista bilbotarrek taularatu dute ikuskizuna. BBK Aretoan izango da ikusgai igandera bitartean.
Bilboko Arriaga Antzokiak ekoiztutako Si Fellini levantara la cabeza ikuskizunaren estreinaldia izan zen atzo, Bilboko BBk Aretoan. Las Fellini Bilboko talde ezagunaren azken sorkuntza da antzerkia eta kabaret bitarteko emanaldi hau. Caprichossi (Jaime Seoane), Nagore Gore (Oskar Delgado), Nenita Danger (Kepa Olarreta) eta Yogurinha Borova (Eduardo Gaviña) artistak izango dira eszenatokiaren gainean.
Gainera, Gurutze Beitia, Maribel Salas, Sol Maguna, Gemma Martínez, Begoña Krego, Loli Astoreka nahiz Terremoto de Alcorcon bezalako artistek ere parte hartuko dute.
Erabateko estreinaldia arratsaldeko 20:00etan izango zen, atzo. Honekin batera, hilaren 23ra bitartean eguneko saio bat eskainiko dute, arratsaldeko ordu berean. Sarrerak 14 eta 18 euro bitartean salgai daude Arriaga Antzokiko txarteldegian eta webgunean, BBK Aretoan eta baita BBK-ko ohiko kanaletan.
''Hurbiltasun Antzokia'' egitaraua Arriaga Antzokiak prestatu du. Ikuskizun orijinalak eta abangoardistak ekarriko ditu, eta eskaintza kulturala eta 2009-2010eko denboraldia osatzera dator.